• 2009-10-13. Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Rufi Etxeberria, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta, Txelui Moreno, Amaia Esnal, Mañel Serra eta Ainara Oiz atxilotu zituzten.
• 2009-10-16. Otegi, Diez, Jacinto, Rodriguez eta Zabaleta kartzelatzeko agindu zuen Baltasar Garzonek. Etxeberria eta Oiz aske utzi zituen; Moreno, Esnal eta Serrari hamarna mila euroko bermea ezarri zien.
• 2009-11-08. Prozesu demokratikoaren alde idatzitako gutunaren berri eman zuten bost zigortuek, kartzelatik.
• 2009-11-14. Altsasun egindako agerraldi batean, "soilik bide politiko eta demokratikoak" erabiltzearen alde agertu zen ezker abertzalea.
• 2010-02-14. Zutik Euskal Herria adierazpena kaleratu zuen ezker abertzaleak.
• 2010-04-26. Auzitegi Nazionalak Rafa Diez aske utzi zuen, 30.000 euroko bermepean.
• 2011-02-07. Sortu alderdia aurkeztu zuen ezker abertzaleak, indarkeria irmo errefusatuta.
• 2011-06-27. Bateraguneren epaiketa hasi zen. Euren apustua bide soilik politiko, baketsu eta demokratikoen aldekoa izan dela esan zuten akusatuek.
• 2011-09-16. Otegiri, Diezi, Jacintori, Rodriguezi eta Zabaletari kartzela zigorra ezarri zien Auzitegi Nazionalak —Diez hiru egunera espetxeratu zuten—. Esnal, Moreno eta Serra absolbitu egin zituen.
• 2011-10-20. ETAk jakinarazi zuen jardun armatua betiko amaitutzat eman zuela.• 2012-05-10. Zigor epaia berretsi zuen Gorenak.
• 2012-06-23. Gorenaren erabakiaren aurka babes helegitea aurkeztu zuten Konstituzionalean zigortuek. Auzitegiak 11 hilabetera onartu zuen tramiterako.
• 2013-06-04. Auziko mamiari buruz erabaki artean zigortuak aske ez uztea deliberatu zuen Konstituzionalak.
• 2014-05-05. Zigorraren hiru laurdenak beteta eduki arren, Konstituzionalak ez ditu aske utzi Zabaleta, Jacinto, Rodriguez eta Otegi —horrek hil bukaeran beteko ditu hiru laurdenak—. Diezek eta bostek preso jarraitu beharko dute Gorenaren epaiaren aurka aurkeztutako helegitea erabaki artean.