'BATERAGUNE AUZIA'

'Bateragune auziko' presoak askatzeko eskatu dute Elgoibarren

Arnaldo Otegik, Miren Zabaletak, Sonia Jacintok, Arkaitz Rodriguezek eta Rafa Diezek bihar beteko dituzte lau urte espetxean. Pernando Barrenak herritarrei eskatu die "Madriletik datozen erasoei aurre egiteko". Bestalde, Otegiren aldeko murala marraztu dute Belfasten.

Elgoibarren eginiko martxa. GORKA RUBIO, ARP
2013ko urriaren 12a
14:34
Entzun

Sinn Feineko kideek Arnaldo Otegiren eta euskal presoen aldeko murala aurkeztu dute Belfasteko Falls Road kalean, Irlanda iparraldeko hiriburuan. Hain justu, bihar beteko dira lau urte Otegik bera, Rafa Diez, Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto eta Miren Zabaleta espetxean daudenetik. Bateragune auzian zigortu zituzten.

Gaur, berriz, martxa bat egin dute Elgoibarren (Gipuzkoa), Otegiren sorterrian, Bateragunekoen espetxealdia salatzeko. 13:00etan hasi dute manifestazioa udaletxeko plazatik, bertan Otegiren argazki bat zela. Lau urte bahituta leloa eta bost presoen izen-abizenak zituen pankarta bat eraman dute manifestazio buruan.

Bertan izan dira, besteak beste, Pernando Barrena eta Rufi Etxeberria Sortuko buruzagiak. Barrenak esan duenez, gizarteak "Madriletik datozen erasoei aurre egiteko eta bake prozesua eta normalizazio politikoa aurrera ateratzeko erronka" du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.