Bateragune auziko presoak aske uzteko eskatu du Hasier Arraizek

2013ko maiatzaren 9a
15:23
Entzun

Sortuko presidente Hasier Arraizek Arnaldo Otegi eta Bateragune auziko beste presoak aske uzteko eskatu du gaur, Konstituzionalaren erabakiaren berri izan ondoren. Urrats hori eginda bake prozesua eta normalizazioa indartuko liratekeela argudiatu du. "Euskal Herriak fase politiko berri bat bizi du, baina oztopoz betea", esan du. Gaineratu du atxiloketak, espetxeratzeak eta epaiketak oztopo direla, eta azpimarratu du espetxean pasatako urteak ez dizkietela itzuliko Bateragunekoei.

Jone Goirizelaiak nabarmendu du aurki lau urte egingo dituztela espetxean. Otegiri eta Diaz Usabiagari sei urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zieten. Abokatuak esan du aska ditzatela eskatuko duela, Konstituzionalak epaia eman bitartean ez dezaten zigor osoa bete. Zabaleta, Rodriguez eta Jacintori sei urteko espetxe zigorra ezarri zieten. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.