euskal presoak

'Bateragune auzikoak' askatzeko eta presoen eskubideak errespetatzeko eskatu dute Logroñoko kartzela atarian

Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kidea daukaten espetxe atarian elkarretaratzea egin dute berrehunen bat lagunek; haien artean hainbat ezagun ziren. Alfonso Sastreren gutun bat leitu dute; "amnistiarik gabe ez da izango bakerik".

2012ko urtarrilaren 28a
20:58
Entzun

Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kidea eta Bateragune auzian zigortutako Rafa Diez, Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta eta Sonia Jacinto askatzea eskatzeko Arnaldo askatu, politika askatu plataformak deituta elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Logroñoko (Espainia) espetxe atarian hainbat lagun ezagunek. Han daukate preso Otegi, eta 50 bat pertsona ezagun izan dira bertan. Denera, berrehunen bat batu dira.

Preso guztien giza eskubide guztiak errespetatzeko ere exijitu dute. Gaixo dauden presoak, zigorra edo zigorraren hiru laurdenak beteta dauzkatenak askatzea eta sakabanaketa politika indargabetuz euskal preso guztiak Euskal Herriratzea eskatu dute.

Xabier Amurizak bertso batzuk kantatu ostean, Alfonso Sastreren gutun bat irakurri dute hedabideen artean, bost hizkuntzatan: euskaraz, gazteleraz, frantsesez, katalanez eta ingelesez. Sastrek deritzo premiazkoa dela Otegi-eta askatzea, "Espainiak bahituta" dauzkala salatu du, eta haien "kemen etikoa eta heldutasun politikoa" goretsi du, "bake justuaren" alde ari direlako. "Amnistiarik gabe ez da izango bakerik, eta bitartean ez dugu une batean ere atseden hartuko".

Espainiako Polizia espetxe atarian izan da, baina kontrolik jarri gabe.

2009ko urriaren 13an izan zen Bateragune auziko polizia operazioa, eta iazko ekainaren 27an hasi zen epaiketa —bukatu, uztailaren 7an—. Joan den irailaren 16an eman zuten epaia: Otegiri eta Diez hamarna urteko kartzela zigorra, ETAko buruzagitzat jota; eta Rodriguez, Zabaleta eta Jacintori zortzinakoa, ETAko kidetzat jota. Defentsak helegiteak aurkeztu zituen azaroan.

Parte hartzaile batzuk

Iñaxio Kortabarria

Rufi Etxeberria

Pernando Barrena

Jone Goirizelaia

Unai Ziarreta

Jose Mari Esparza

Oier Zearra

Loren Arkotxa

Laura Mintegi

Joan Mari Irigoien

Martin Garitano

Ramon Labaien

Joan Tarda


Maria Angeles Iztueta 


Luis Ocampo


Doris Benegas


Nines Maestro


Carlo Fabretti


Martxel Toledo

Maria Zubiaga

Txema Ramirez de la Piscina

Mertxe Colina

Tasio Erkizia

Iñaki Soto

Martxelo Otamendi

Diego Paredes


Xabier Amuriza

Anje Duhalde


Gabi Mouesca

Fernando Reincidentes


Jon Maia

Jose Maria Arrate

Diego Paredes


Iñaki Antiguedad

Rafa Larreina

Xabier Mikel Errekondo

Jon Iñarritu

Maite Aristegi 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.