Euskal departamendua

Bateraren kanpainaren xedea galdeketa eskatzea dela nabarmendu du Etxeberri-Aintziartek

Pello Etxeberri-Aintziart AB Abertzaleen Batasuneko bozeramaileak agertu duenez, Batera plataforma egiten ari den kanpainaren helburua ariketa demokratiko bat da; hau da, herritarrek euskal departamenduarekin ados egon edo ez, beren iritzia eman ahal izatea. Urria bitartean 46.000 izenpe bildu nahi dituzte Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan kontsulta egin ahal izateko. Dagoeneko 110.000 gutun bidali dituzte horren guztiaren berri emanez.

2006ko apirilaren 20a
11:41
Entzun
Etxeberri-Aintziartek Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan agertu duenez, kanpaina horren xedea ez da euskal departamendua aldarrikatzea, ariketa demokratiko bat, hots, herri galdeketa, eskatzea baizik. "Ez da euskal departamenduaren aldeko kanpaina bat, baizik herri kontsulta baten aldekoa. Erran nahi baitu ados izan edo ez izan euskal departamenduarekin, pertsona batek pentsatzen badu auzi hori trinkatu behar dela demokratikoki, bat egin dezake kanpainarekin", azaldu du.

Galdeketa egin ahal izateko 46.000 izenpe biltzea da Batera plataforma osatzen duten 120 elkarteen xedea. Apirilaren hasieran abiatu zuten kanpaina eta urri arte iraungo du. Dagoenko 110.000 eskutitz bidali dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.