gripearen aurkako kanpaina

Batik bat haurdun daudenei egin die Osakidetzak gripearen kontra txertatzeko deia

Eusko Jaurlaritzak astelehenetik azaroaren 30era arte egingo du kanpaina.

Gripearen aurkako txertoak. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKIPRESS
2014ko irailaren 26a
13:39
Entzun

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak gogoratu du arrisku taldeen artean 65 urtetik gorako pertsonak daudela, baita gaixotasun kronikoak dituztenak eta haurdun daudenak ere. Azken horiei bereziki egin die txertoa hartzeko deia: "Gripea hartuz gero arazoak izan ditzakete, eta gaur egun txertoa da daukagun prebentzio metodorik onena". Iaz haurdun zegoen neska bat gripearen ondorioz "oso larri" egon zela ohartarazi du.

Osakidetzaren gomendioa da haurdunaldiaren bigarren hiruhilekora arte txertorik ez hartzea; hala ere, datuek diote soilik %4,1ek betetzen dutela gomendio hori.

Jaurlaritzak 400.000 txerto ditu aurtengo kanpainarako —1,2 milioiko aurrekontua—. Iaz, 300.000 lagunek hartu zuten gripearen kontrako txertoa Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, arrisku taldeetan dauden pertsonen %61ek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.