Bihar BERRIA-n

"Batuago gaude orain"

EAEko Ahal Dugu-ren idazkari nagusiari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

jarraia120581.jpg
Berria
2016ko martxoaren 10a
08:10
Entzun

Asteburuan aukeratu zuten Nagua Alba (Donostia, 1990) Ahal Dugu-ren idazkari nagusi Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, iazko abenduan dimisioa emandako zuzendaritzak babesten zuen taldeari alde txikia aterata. Hala ere, azpimarratu du barne eztabaidak alderdia "indartu eta kohesionatu" egin duela. Hona hemen BERRIAk bihar argitaratuko duen elkarrziketaren pasarte batzuk.

"Hemen dimisioak egon ziren, orduan eman ziren arrazoiengatik. Primarioak izan ditugu, eta herritarrek erabaki dute zer nahi duten. Berez bukatu dira desadostasunak, sentsibilitate guztiak integratuko ditugulako zuzendaritza berrian. Batuago gaude orain".

"Iragana ezin dugu erabili elkarri leporatzeko. Horrek ezin ditu blokeatu beste gai batzuk eta akordioak".

"Normala da eta ulergarria Otegi gurekin kezkatuta egotea. Ikusten da argi daukala estatu mailako politika asko aldatu dela eta gu oso garrantzitsuak garela euskal politikan. Gu gara orain euskal politikako protagonistak, eta rol zentrala jokatuko dugu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.