BATZAR NAGUSIETARAKO HAUTAGAIAK

2023ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
EAJ
Elixabete Etxanobe
Otxandio, 1978. Zuzenbidean lizentziatua da,eta administrazio publikoan egin du lan ibilbidea. Otxandioko zinegotzi izan zen, Jaurlaritzan ere aritu da, eta 2021etik, Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako foru diputatua izan da.

EH Bildu
Iker Casanova
Barakaldo, 1972. 18/98 sumarioaren ondorioz, zazpi urte eta erdiko espetxe zigorra bete zuen. Espetxetik atera ondoren hasi zuen ibilbidea erakundeetan, eta, 2014tik gaur arte, Eusko Legebiltzarreko kidea izan da.

PSE-EE
Teresa Laespada
Bilbo, 1965. Soziologian doktorea da, eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea. 2009tik 2012ra, Eusko Legebiltzarreko kidea izan zen, eta, gaur egun, Enplegu, Gizarte Inklusio eta Berdintasuneko foru diputatua da Bizkaiko Aldundian.

Elkarrekin Podemos
Eneritz Madariaga
Bilbo, 1978. Gizarte Lanean graduatua da, eta eskarmentu handia du adingabeekin egindako lanean. 2017an, Bizkaiko batzarkide hautatu zuten Ahal Dugu-ren zerrendan, eta, 2019an, ahaldungai nagusi izan zen.

PP
Raquel Gonzalez
Bilbo, 1976. 2005etik 2019ra, Getxoko zinegotzi izan zen, eta, 2019tik aurrera, Bilboko Udaleko zinegotzi izan da. PPren Bilboko udal taldearen bozeramailea da. Gainera, Bizkaiko PPren presidentea da 2017tik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.