politika

Batzarre: "Nafarroa Baik 2007ko izpiritu irekia berreskuratu behar du"

Prentsaurrean, EAri eta Aralarri euren jarrera "malgutzeko" eskatu dio, bi alderdi horien artean lortutako akordioa ez baita koalizioa sortu zenean bezain "irekia".

2010eko abuztuaren 10a
17:05
Entzun
Joseba Ezeolaza Batzarreko bozeramaileak ziurtatu du, Nafarroa Baiko kideekin bilera batzuk egin dituztela, eta denei jakinarazi dietela koalizioaren alde egingo dutela "zalantzarik gabe". "Gure iritziz" adierazi du, "Nafarroa Baik 2007ko izpiritu irekia berreskuratu behar du, eta ezkerreko aldaketa progresistarekin ilusionatu behar du gizartea, pluraltasunaren aldeko defentsa eginez". Zentzu horretan, Ezeolazak azpimarratu du ezinbestekoa dela "NaBai irekia sendotzea, pertsona independenteek pisu handia izanez". Eta EAri eta Aralarri euren jarrera "malgutzeko" eskatu die, Batzarreren ustez, bi alderdi horien artean lortutako akordioa ez baita "2007koa bezain irekia".

Ezeolazak gaurko prentsaurrekoan adierazi duenez, Nafarroan aldaketa "bideragarria" izateko egingo du lan Batzarrek. "Benetako borondatea balego, erraz samarra da Nafarroa Bai hurrengo hauteskundeetan egoteko akordioa lortzea. 2007an hartu eta indarrean dauden akordioak berreskuratzea da kontua, eta gaur eguneko egoerara egokitzea".



Batzarrek aldaketaren alde egitea nahitaezkoa dela adierazi du, "krisi ekonomikoari aterabidea ezkerretik aurkitzeko, hau da, Gizarte Ongizatea indartuko duen bidea aurkitzeko, zerbitzu publikoak hobetzeko, eta, krisiaren faktura, krisia eragin ez dutenek ordaintzea saihesteko".

Ezker abertzalearekin hauteskundeetan aurkezteari uko

Joseba Ezeolazari EA, Aralar eta ezker abertzalea izaten ari diren elkarrizketei buruz galdetu zaionean, NaBain "arazoak" sortzen dituela adierazi du eta gaineratu du, Nafarroan ezker abertzalearekin hauteskundeetan aurkeztea ez datorrela bat "koalizioan adostutako oinarri politiko eta programatikoekin". Hala ere, "errespetua" agertu du elkarrizketa horiekiko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.