Batzarrek zalantzan jarri du bi alderdik NaBai marka erabil dezaketen

2011ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Joan den urrira arte NaBaiko kide izan da Batzarre, eta bere iritzia plazaratu du Nafarroa Baiko auziari buruz. Batzarreren ustez, Aralarrek eta EAJk ez dute zilegitasun politikorik 2011n NaBairen izena erabiltzeko, koalizioa lau alderdik sortu zutelako, eta sorrera hartako bi eragile jada kanpoan badira zilegitasunik ba ote duten zalantzan jarri du. Lege aldetik ere arazoak egon litezkeela iradoki du, 2007an hauteskunde batzordean Nafarroa Bai koalizioa lau partaidek izendatu zutelako, eta horietako bi jada ez badaude «legezkoa ote den» ikertu beharko litzatekeela uste du. Aralarrekin bereziki kritiko azaldu da Batzarre, 2007ko akordioak berritzeko arazo gehien jarri duen alderdia dela iritzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.