Euskal presoak

Batzorde bat sortu dute gaitz larriak dituzten presoen herrietako alkateek

Harreman bira bat abiatuko dute hainbat erakunderekin, "arduraz" jokatu eta "konponbide fasean" inplika daitezela eskatzeko. Espainiako, Frantziako eta Europako erakundeetara ere joko dute.

Hodei Iruretagoiena
2013ko maiatzaren 2a
16:54
Entzun

Hernaniko, Errenteriako, Lasarte-Oriako, Ondarroako, Larrabetzuko, Arbizuko eta Aguraingo alkateek osatu dute batzordea, besteak beste, Angel Figueroa eta Xabier Lopez Peña presoen heriotzek kezkatuta. "Kartzela ez da gaixotasun larri bat tratatzeko lekua", esan du Arbizuko alkate Miren Mendinuetak, Hernaniko udaletxean (Gipuzkoa) egindako aurkezpenean. Horregatik, gaitz larriak dituzten presoak baldintzapean aske uzteko eskaria egingo dute. Nabarmendu dutenez, nazioarteko nahiz Espainiako legediek ere adierazten dute haien eskubideak errespetatzeko beharra.

Hamabost pertsona dituzte preso gaitz larriekin. Dagoeneko ehundik gora erakundek eskatu dute, adierazpen bidez, gaitz larriak dituzten presoak askatzeko. Besteak beste, Eusko Legebiltzarrak ere egin zuen eskari hori. "Pausoak emateko garaia da. Gatazkaren konponbideak denon inplikazio zuzena eskatzen du", adierazi du Mendinuetak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.