Nafarroako Parlamentura iritsi da hezkuntzako lan eskaintza publikoaren auzia. Lanpostuen %70 irakasle elebidunentzat izango direla eta, oposizioak kargu hartu dio Mendozari. Kontseilariak berretsi du irizpide teknikoen arabera hartutako erabakia dela.
BERRIAk Mendozarekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar. Hona hemen, aurrerapen modura, egindako adierazpen batzuk:
"Aurkeztutakoa proposamen tekniko hutsa da, eta oraindik sindikatuekin eztabaidatu behar dugula esan dugu behin baino gehiagotan, baina talde parlamentario batzuentzat, antza, horrek ez du axola"
"Nik ulertzen dut herritar batzuk haserre egotea. Askok urteak daramatzate oposizioak prestatzen, deialdiaren zain... Nola ez dut, bada, horien amorrua ulertuko?"
"Batzuek forma arazoak aipatzen dituzte, eta nik onartu egiten ditut kritika horiek"
"UPNren kudeaketak desoreka izugarria eragin du hainbat esparrutan. Ahal dugun neurrian eta dauzkagun baliabideekin, horiek konpontzen saiatzen ari gara"