euskal herria

Baztandarren Biltzarra ospatu zuten atzo Elizondon

Herri bakoitzak bere historiari edo egoera bati buruzko orga eraiki zuen eta desfilea egin zuten. Aurtengo irabazlea Elizondoko Beti Zurrutak taldea izan da 'Santanderreko zurginak Baztanen' izenburuko orgarekin. [YouTube]http://youtu.be/ijsBMjoyjdk[/YouTube]

2011ko uztailaren 18a
12:23
Entzun

Baztandarren biltzarra ospatu zen atzo Elizondon, Baztango herri guztiak bildu eta festa egiteko duela 48 urte sortu zen biltzarra.

Baztango herri bakoitzak bere historiari edo egoera bati buruzko orga eraikitzen du eta ospakizunean egiten den desfilean hartzen du parte berarekin. Aurtengo irabazlea Elizondoko Beti Zurrutak taldea izan da Santanderreko zurginak Baztanen izenburuko orgarekin. Bertan, Santanderretik Baztanera etorri ziren zurginen bizimodua azaldu zuten, basoko zuhaitzak zerratzen aritzen zirenekoa, alegia.

Aurtengo edizioan Baztango ikastola omendu dute, 40 urte bete dituela-eta. Ikastolako irakasle batek, guraso batek eta haur batek eraman zituzten desfilearen buruan ageri ohi diren banderak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.