EUSKAL HERRIA

Baztango Batzar Nagusiak esan du ez duela onartuko "eraso faxistarik"

Baztango eta Elizondoko alkateek jasotako heriotza mehatxuak "baztandar guztien kontrako erasoak" direla esan du batzarrak, eta baztandarrak ikurrina jartzera deitu ditu. [youtube]http://youtu.be/gaPoxKtx3Ok[/youtube]

2013ko abuztuaren 14a
17:20
Entzun

Azken egunetan, hainbat heriotza mehatxu egin dizkiete Garbiñe Elizegi Baztango alkateari eta Mikel Sobrino Elizondoko alkateari, posta bidez. Atzo heldu zitzaien bigarren mehatxu gutuna.

Mehatxu horiei erantzuteko agerraldia egin du gaur Baztango Batzar Nagusiak. Bertan, mehatxuak "onartezinak" direla esan, eta "faxismorik gabeko herri bat" eraikitzera bultzatu ditu herritarrak. Era berean, ikurrina jartzeko deia egin die baztandarrei.

Nazionalista Nafarren Elkarteak bere gain hartu ditu heriotza mehatxuak. Agirietan azaldu duenez, Baztango Udalak ikurrina kentzea eta Espainiako bandera jartzea nahi du. Eskakizun horiei erantzun die gaur batzarrak. Espainiako bandera "arrotza eta iraingarria" dela esan du. Eta ikurrina, ordea, "baztandar gehienen ikur".

Bilduk atzo kaleratutako agirian, testuinguru politikoaren ondoriotzat jo zituen erasoak: "Espainia, UPN eta PP alderdia EH Bildu eta sektore subiranisten aurka elikatzen ari diren jazarpen politikoaren ondorio dira erasoak".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.