UHOLDEAK Pirinioetan

Baztango eta Luzaideko kaltetuek zerga salbuespenak izango dituzte

Nafarroako Gobernuak onartu du neurria, eta abuztuko lehen astetik aurrera eskatu ahalko dituzte kaltetuek.

2014ko uztailaren 16a
11:11
Entzun

Joan den uztailaren 4an Baztanen eta Luzaiden izandako uholdeetan kaltetutako pertsona fisiko eta juridikoek zerga salbuespenak izango dituzte; hala erabaki du Nafarroako Gobernuak gaur goizeko bileran.  

Horrez gain, erabaki dute Foru Gobernuak finantzatuko dituela herri azpiegituren konponketak, presazko prozeduraz; batez ere, bide eta zubiak. Konponketa lan horiek hasi dira dagoeneko, eta 2,1 milioi eurokoa dute aurrekontua. Era berean, erabaki dute Espainiako Gobernuari eskatzea kaltetuentzako ezohiko laguntzak ematea.

Lege berriak bi motatako laguntzak aurreikusten ditu; batetik, zergen salbuespenaren bidezko laguntzak; eta bestetik, salbuetsiko diren zerga horiek udal zergak direnez, aurreikusten dira ere Nafarroako Gobernuak udalei emango dizkien laguntzak, zerga horien bitartezko diru sarrera eza orekatzeko.

Laguntzak jasotzeko eskariak bideratzeko epeak eta baldintzak arautuko dituen Foru Agindua datozen egunetan onartuko dute, baina aurreikusten da abuztuaren lehen astetik aurrera zablduko dela eskaerak egiteko epea, eta azaroaren 30era arte egin ahalko dira dagokion udaletxean. Eskaerarekin batera aurkeztu beharko da kalteei buruzko txosten tekniko bat egon beharko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.