Baztango Udalak adierazpen instizionala kaleratu du igandeko erasoa salatzeko. Udalbatzak aho batez onartu du adierazpena. Erasoa "irmoki errefusatu" eta neskari zein haren familiari elkartasuna adieraztearekin batera, eraso matxistak lehen mailako arazo direla nabarmendu du bertan.
Igandeko erasoa ezin dela "gertakari bakan bat" balitz bezala hartu dio, "egungo jendartean bizi ditugun sexuen arteko botere harremanen ondorio zuzen gisa baizik". Hala, besta giroan gertatzen diren erasoak beste edozein eraso matxista bezain larriak direla dio. Horregatik, Baztanago Udalaren irudiko, neurriek eta erantzunek "integralak" behar dute izan.
Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako udal politika aktibo eta koordinatua garatzeko konpromisoa hartu du, eta heritarrei ere konpromisoa hartzeko dei egin die. Gaur iluntzeko elkarretaratzearekin ere bat egin du.