Bazter utzi dute Nafarroan AHTa gelditzeko mozioa
IRUÑEA. Nafarroako Parlamentuak bazter utzi zuen atzo abiadura handiko trenari buruzko mozioa. Nafarroa Baik aurkeztu zuen, Nafarroako Gobernuari eskatzeko Espainiakoarekin AHTko obrak garatzeko duen akordioa bertan behera utz dezan. Bilduk eta Ezkerrak mozioaren alde egin zuten. UPNk, PPNk eta PSNk, kontra. NaBaiko kideen artean, bi abstenitu ziren: Manu Aierdi eta Patxi Leuza. «Ezaugarri behineneko trenaren alde gaude, baina aukerarik onena hautatu behar da», erran zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu