"Ibarretxeri alderdi politiko guztiak bilduko dituen elkarrizketa mahai bat sortzea galdegin diogu. Mahai horretan ezinbestekoa da bake prozesuan parte hartu nahi duten eragile politiko guztiak izatea, inolako bazterketarik gabe. Bestalde, ezinbestekoa da ere bake prozesuan Euskal Herri osoko lurraldeak parte hartzea. Elkarrizketa eta akordio esparrua ezin da Euskal Autonomia Erkidegora mugatu", adierazi du Barrenak bileratik atera ondoren. Hain justu, Nafarroako erakunde, alderdi eta eragileek prozesu horretan garrantzia berezia izan behar dutela azpimarratu du.
Finean, egungoa bakea lortzeko une egoki-egokia dela uste du Batasunak, eta hortaz ohartzeko eta aukera hori aurrera ateratzearen alde egiteko eskatu dio jarduneko lehendakariari. "Bakea lortzeko aukera aproposa dugu uneotan, azken 30 urteetan izan ez den aukera historikoa. Euskal gizartean aldaketa politikoaren beharra sumatzen da. Horretarako, inolako bazterketarik gabeko mahai bat sortu behar da", esan du Barrenak.
Egungo egoera politikoan ezker abertzaleak "malgutasunez" jokatuko duela azpimarratu du Barrenak. Batasunak ez du adierazi nor nahiko lukeen Jaurlaritzako lehendakari. "Garrantzitsuena ez da lehendakari berriaren izena, bakea eta demokraziarekin konprometituta dagoen lehendakari bat izatea baizik".
Apirilaren 17ko hauteskundeetan Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza lortu zuten alderdi guztietako buruzagiekin batzartu zen Ibarretxe, hurrengo gobernua osatzeko harremanak izate aldera. Gaur, berriz, Batasuneko ordezkariak hartu ditu nahiz eta Espainiako Alderdien Legearen arabera legez kanpo daudenez bozetan ez zuten parte hartzerik izan. Jarduneko lehendakariaren erabaki hori gogor kritikatu dute PSE-EEk eta PPk.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondorena
"Bazterketa geografiko eta ideologikorik" gabeko bake prozesua proposatu dio Batasunak Ibarretxeri
Bi orduz, 10:30etik 12:30era, egon dira elkarrekin batzartuta Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako jarduneko lehendakaria eta Arnaldo Otegi zein Pernando Barrena Batasuneko mahaikideak, Gasteizen, Lehendakaritzaren egoitzan. Bake prozesua abiatzeko unea dela esan dio Batasunak Ibarretxeri, eta prozesu horrek "bazterketa geografiko eta ideologikorik" gabea izan behar duela; hau da, Euskal Herri osoko alderdi eta eragile guztiek parte hartu behar dutela. Prozesu horren alde egiteko eskatu diote. Hauteskunde ondorenean EAEko alderdiekin egin duen elkarrizketa txandaren kariaz hartu ditu Ibarretxek Batasuneko buruak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu