Homofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Bazterketaren aurkako aldarria kalera

Homofobia eta Transfobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna baliatuta, LGTB komunitatearen aurkako diskriminazioa salatuko dute Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan.

Nafarroako Parlamentuaren atarian, Ainhoa Aznarez presidentea han zela, adierazpen bat irakurri dute. IDOIA ZABALETA, ARGAZKI PRESS
2016ko maiatzaren 17a
08:14
Entzun

Badira hamabost urte sexu bereko bi pertsonaren arteko lehen ezkontza egin zela, Herbehereetan. Geroztik, denbora asko igaro da, eta, egun, Mendebaldeko 22 herrialdetan legezkoak dira halako ezkontzak. Hori ez da aski, ordea. Izan ere, nazioartean oso zabaldua dago oraindik sexu aukeragatiko diskriminazioa. Hori dela eta, hainbat ekintza eta mobilizazio antolatu dituzte Euskal Herrian, Homofobia eta Transfobiaren Kontrako Nazioarteko Egunaren karietara.

Besteak beste, eta EHGAMek deituta, elkarretaratzea egin dute Donostiako Bulebarrean, 19:30ean. LABek, berriz, Bilboko Plaza Eliptikoan egin du elkarretaratzea, lantokietan ere sexu askatasuna izan dadila aldarrikatzeko.

EAJk, berriz, ohar bat plazaratu du Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea buruko gaitzen zerrendatik kendu zuen egunarekin bat eginez. Bertan, sexu aukeran oinarritutako diskriminazio oro gaitzetsi du, eta giza eskubideen errespetua aldarrikatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.