Politika

"Bazterketarik gabeko elkarrizketaren beharra" azpimarratu dute EAk eta LABek

"Baketzea eta normalizazio politikoa" lortzeko prozesu bat irekitzeko "bazterketarik gabeko elkarrizketa" ezinbestekoa dela nabarmendu dute EAk eta LABek, erakunde bietako buruzagitzek Iruñean egin duten bileraren ondoren. Begoña Errazti EAko presidentea eta Rafa Diez LABeko idazkari nagusia izan dira erakundeko bakoitzeko ordezkaritzen buru.

2005eko urriaren 19a
17:55
Entzun
Hurrengo hilabeteetako lan politikoaren lehentasuna "eszenatoki berri bat" sortzea izan behar duela irizten ere bat etorri dira EA zein LAB. Eszenatoki berri horren helburua alderdien mahaia eratzea, eta hartatik abiatuta Euskal Herriko gatazkaren gakoen inguruan adostasuna lortzea dela erantsi dute, gero euskal gizarteak galdeketa baten bidez onar dezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.