Berriketan.info. Amaia Portugal (BERRIAko Zientzia orrietako kazetaria): "Kasualitate galanta"

2013ko otsailaren 15a
14:55
Entzun

Estatistika guztiak hautsi dituen meteoritoa (1): egunero 50-100 tona material erortzen dira Lurrera espaziotik, baina hauts forman ia beti. Asteroideak eta kometak desegin egin ohi dira. Lurraren atmosfera zeharkatzen dutenean, horregatik, horien arrastoak ikusezinak izan ohi dira guretzat. Baina gaurko meteoritoa atmosferaren inpaktuari eutsi dion asteroide puska baten ondorio dela dirudi.

Estatistika guztiak hautsi dituen meteoritoa (2): atmosfera zeharkatzerako asteroidea erabat desegiten ez denetan erortzen dira meteoritoak, beraz. Eta ezohikoa izateaz gain, kasuen % 70ean itsasora erortzen dira. Gaur bezala, hirigune batetik horren gertu erortzea, kasualitate handia da.

Estatistika guztiak hautsi dituen meteoritoa (3): eta hori guztia, 2012 DA14 asteroidea Lurretik 27.000 km-ra igaro behar den egunean. Hori ere, kasualitatea? ESAk esan du gaur goizekoak ez duela harekin zerikusirik, baina zenbait adituk diote asteroidetik aurrez bereizitako astroren baten arrastoa izan daitekeela.

Estatistika guztiak hautsi dituen meteoritoa (4): datu gehiago biltzen… Gaur goizeko meteoritoaren ibilbidea eta 2012 DA14 asteroidearena desberdinak dira erabat. Horrek esan nahi du meteoritoak ezin duela asteroidetik aurrez askatutako puska baten ondorio izan, bestela antzeko ibilbidea izango baitzuten. Adituek datu zehatzagoak bildu behar dituzte oraindik, baina bai, itxura guztien arabera, kasualitate galanta izan da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.