Bideoa. A-8a mozteagatik epaiketara agertu ez direnak atxilotzeko agindu du epaileak

2013ko urriaren 30a
12:12
Entzun

[Youtube]http://youtu.be/lQkGkU6dJ-s[/Youtube]

Bost gazte epaitzen hastekoak ziren gaur, Segi legez kanporatu zutenean, protesta modura, A-8 errepidean kateatu eta bidea moztea egotzita. Gazteetako hiru, ordea, ez dira epaitegira agertu, eta bideo bat sareratu dute, haien arrazoiak plazaratzeko.

Epaileak hirurak atxilotzeko agindua eman du. Beste biak auzitegian izan dira, eta epaiketaren "zilegitasun eza" nabarmendu dute bertan.

2007ko otsailean egin zuten protesta, Zarauzko bidesarian. Aurtengo otsailaren 21an egin behar zuten epaiketa; orduko hartan ere auzipetuek ez agertzea erabaki zuten, baina, akats judizialak medio, bertan behera utzi zuten epaiketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.