Espainiako erregetzarekin batera, armadako buruzagi izatera igaroko da Felipe VI.a. Soldadutza egindakoa da, eta garai horri buruz jardun zuen TVE Espainiako telebista kate publikoak eginiko erreportaje batean.
Erreportaje horretan 25:33 minututik aurrera ikus daitekeenez, Espainiaren batasuna defendatzea zin egin zuen, honakoa galdetuta: "Hitzematen duzu aberriaren subiranotasuna eta independentzia, lurralde batasuna eta ordena konstituzionala babesteko, hala beharko balitz, zure odolaren azken tanta ere isuriko duzula?".