Bihar BERRIAn. Santi Vidal: "Espainia ez da inoiz gehiago izango orain arte izan dena"

2013ko ekainaren 26a
16:35
Entzun

Santi Vidal Bartzelonako Lurralde Auzitegiko magistratuak ohartarazi du hemendik denbora gutxira  epaile bati elkarrizketa egitea legez kanpokoa izango dela, Botere Judizialaren Legea aldatuko baitute. Hari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

Euskal presoen auziaz ere mintzatu da, presoak Euskal Herrira ekartzeak ez duela legea urratzen; are gehiago, legea aldatu beharrik ere ez dagoela ziurtatu du.

Bere aburuz, ezohiko berrikuspen helegitearen bidez, sententzia asko baliorik gabe utzi beharko lirateke; zuzenbide estatu batean Gobernuak eman ditzakeen indultoak baino legitimitate handiagoa duela horrek.

Auzitegi Nazionalari, Gorenari eta Konstituzionalari ere kritika egin die, bere aburuz, ez dutelako ezer egin bake prozesuak aurrera egin dezan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.