Euskal Herrian goizaldeko hiruak ziren mendizaleek igoera bertan behera utzi dutenean. Ferran Latorre kataluniarrak hasieratik sentitu du mina eta bere ahalegina 8.000 metroko altueran eman du amaitutzat. Bi euskaldunek, aldiz, Vallejok eta Iñurrategik, gailurra jotzeko asmoz jarraitu dute igoera. 8.400 metroko altueran, baina, Vallejok etsi egin du nekeak eta desidratazioak jota. Egoera ikusita, Iñurrategik ere ahalegina bertan behera uztea erabaki du eta ez du bakarrik gora egiten jarraitu nahi izan.
Iñurrategik eta Vallejok era alpinoan egin nahi zuten Everest ipar hormatik igotzeko ahalegina, oxigenorik gabe, hasi eta bukatu, ahalik eta material kopuru txikienarekin, eta sherpen laguntzarik gabe.
Iñaki Otxoa Shisha Pangmako gailurrera iritsi da gaur
Iñaki Otxoa Olzak, aldiz, lortu du bere helburua. Shisha Pangmako gailurra jo du gaur mendizale nafarrak.Lorpen-Diario de Navarra espedizioaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, Euskal Herrian 10:00k zirenean lortu du Shisha Pangmara igotzea. Azken zatia oso arriskutsua izan da eta Otxoak bakarrik egin behar izan du elur jausi mehatxua handia zelako.
Otxoak Shisha Pangmako erdialdeko gailurra 1995ean igo zuen. Gaur ordea, gailur nagusia igotzea lortu du.
Mendia
BBK-Everest espedizioak etsi egin du gailurra jotzeko 448 metrora
Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Ferran Latorre BBK-Everest espedizioko kideek ipar horman gora igo nahi zuten Everesteko gailurrera, Horbein korridoretik hain zuzen. Gaur gailurra jotzeko 448 metro falta zitzaizkiela etsi egin dute. Shisha Pangmatik, berriz, albiste onak iritsi dira: Iñaki Otxoa Olzak gailurra jo du Euskal Herrian 10:00k zirenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu