Astelehen goizean gertatu zen lapurreta. Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, BBK-k Bakioko (Bizkaia) San Pelaio kalean duen bulegora sartu zen aurpegia estalita zuen gizonezko bat, goizeko 9:30ak aldera. Gizonak arma bat zuen eskuan.
Ez dute zehaztu lapurrak zer eraman zuen edo zerbait eraman ote zuen. Gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza.