Ekonomia

BBK-k, Kutxak eta Vital Kutxak fusio 'hotza' egingo dute

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hiru kutxa nagusiek bateratze prozesua abiatzeko akordioa lortuko dute. Fusio hotza izeneko formula aukeratu dute horretarako, hots, kutxa bakoitzaren marka eta nortasuna gordeko dituen eredua.

2011ko martxoaren 23a
22:08
Entzun

BBK, Kutxa eta Vital elkartzeko akordioa lortu dute hiru aurrezki kutxetako presidenteek. Azkenean, bat-egite hotz edo birtual baten bidez lotuko dira hiru erakundeak, PPk eta PSE-EEk integrazio osoari ateak itxi dizkiotelako. Finantza negozioa banku batean bilduko dute, eta horren jabetza partekatuko dute. Bateratze hotzaren bideak kutxa bakoitzari bere gobernu organoak, marka eta gizarte ekintzaren gaineko kudeaketa propioa egitea ahalbideratuko die.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.