Ezezagun batzuek molotov koktel bidez eraso egin diote bart BBVAren bulegoei Lesakan (Nafarroa), Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak jakinarazi duenez. Dozena bat molotov koktel bota dituzte eta horietatik lau banketxearen egoitzaren barrura sartu dira. "Kalteak nabarmenak izan dira", esan du Nafarroako Ordezkaritzak.
Erasoa goizeko hamabi eta erdiak aldera izan da, Albistur karrikaren 29. zenbakian. Ekintzaren ondoren, etxepeko lagunak ez dituzte kanpora atera behar izan; eraikina, baina, belztuta geratu da.
Nafarroako Ordezkaritzak salatu egin du erasoa, eta elkartasuna adierazi die BBVAri eta bertako langileei.
Andoainen (Gipuzkoa) PSE-EEren zinegotzien kontrako pintadak egin dituzte. "Torturatzaileak" deitu diete. PSE-EEk salatu egin ditu "mehatxuok", "ETAk gero tiro egiten duelako".
Kale erasoa
BBVAren bulego bati eraso egin diote Lesakan bart
Goizeko hamabi eta erdietan egin dute ekintza, dozena bat 'molotov koktel'-ekin. Horietatik lau banketxe barrura sartu dira eta kalteak "nabarmenak" izan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu