Beñat Aginagalde errugabetu egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak, haren aurka aurkeztutako frogak ez direla nahikoak ebatzita. 2008an Arrasaten Isaias Carrasco zinegotzi sozialista tiroz hiltzea egozten zioten Aginagalderi.
Aginagaldek gezurtatu egin du hasieratik egun horretan Arrasaten zegoenik. Epaiketan adierazi zuenez, 2008ko martxoaren 7an, EHUko Medikuntza Fakultatean zegoen, azterketa bat egiten, eta ondoren Hernanira joan zen bazkaltzera lagun batekin. Bere lagunak berretsi egin zuen deklarazioa.
Auzitegi Nazionalak ontzat eman ditu bi lekukotzak, eta errugabetu egin du Aginagalde.