Politika

Beñat Arrabit izanen da Garazi-Baigorri Herri Elkargoko presidentea

EAJko Beñat Arrabitek hartuko du ezker abertzaleko Jean Mixel Galant Azkarateko auzapezaren segida Herri Elkargoaren buruan. UMP eta zentristen sostenguarekin lortu du Arrabitek kargua.

Aitor Renteria.
2014ko apirilaren 15a
08:02
Entzun

52 hautetsik bozkatu zuten. Beñat Arrabitek 28 boz lortu zituen, eta Galantek 24. Pierre Eiherabide Donazaharreko auzapeza izanen da lehen presidenteordea.

Bertze hiru herri elkargotan ere hautatu zituzten presidenteak bart. Benat Cachenaut Iholdiko auzapeza izanen da Iholdi-Oztibarre Herri Elkargoko presidente berria. 26 hautetsik parte hartu zuten hautaketan, baina baten boza ez zen baliagarria izan. Cachenautek 16 boz ukan zituen; eta haren kontra aurkeztu zenak, berriz, Yves Ondartsek, bederatzi. Presidenteordeak ere hautatu dituzte, eta Daniel Oltzomendi Izurako auzapez eta Udalbiltzako kidea izanen da bigarren presidenteordea.

Beskoitzeko lehen axuant Pascal Jocou da Hazparne aldeko herri elkargoko presidentea. 36 hautetsik zuten boz eskubidea. Jocouk 26 boz ukan zituen, eta Betbederrek, zortzi. Bik zuri bozkatu zuten. Lehen aldiz emazte batek ukanen du Bidaxuneko Herri Elkargoaren ardura, Maider Behotegi Bardozeko hautetsia hautatu baitute kargurako. 23 boz ukan zituen alde, eta bat zuri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.