euskal presoak

Beñat Atorrasagasti aske geratu da behin-behinean

Parisko auzitegi batek utzi du aske. Iazko uztailean atxilotu zuten, Edinburgon, ETAko kidea zelakoan. Edinburgoko Auzitegiak urtarrilean Frantziaren esku uztea erabaki zuen.

2013ko otsailaren 25a
16:56
Entzun

Beñat Atorrasagastiri (Donostia, 1976) 1996-2001 artean ETArentzat garraio lanak egitea leporatzen zion Espainiako Auzitegi Nazionalak.

Behin-behineko askatasuna eman diotenean Atorrasagastik galdetu du ea Frantzian geratu behar zuen, edo posible duen Edinburgora itzultzea. "Nahi duzuna egin dezakezu", erantzun dio Laurent Traviot epaitegiko presidenteak. Martxoaren 25ean epaiketa izango du.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.