atxiloketa

Beñat Atorrasagasti atxilotu dute Eskozian, ETArekin lotura duelakoan

Astelehenean eramango dute epailearen aurrera. Eskozian atzeman dute, Edinburgon, Guardia Zibilarekin elkarlanean egindako operazioan. Poliziaren arabera, familiarekin bizi zen. 1996. eta 2001. urteen artean ETArentzat garraio lanak egitea egozten diote.

2012ko uztailaren 14a
21:10
Entzun

Eskoziako Poliziak Beñat Atorrasagasti Ordóñez (Donostia, 1976) atxilotu du bart Edinburgon, ETAko kidea delakoan. Guardia Zibilarekin elkarlanean egin du operazioa. Espainiako Auzitegi Nazionalak 1996-2001 artean ETArentzat garraio lanak egitea leporatzen dio. Astelehenean eramango dute epailearen aurrera. 

Polizia iturrien arabera, 2001etik zegoen ihes eginda Atorrasagasti, Poliziak komando bat desegin zuenean, eta azkenaldian Edinburgon bizi zen, familiarekin.

Espainiako Barne Ministerioak esan du gaur egun ez zela ari ETArentzat lanean, baizik eta "erreserba" gisa zegoela. 

Parisko Auzitegiak 2008an bost urteko kartzela zigorra jarri zion, erakunde armatuarentzat besteak beste faltsifikazio lanak egitea egotzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.