Atorrasagasti datozen hamar egunetan eramango dute Frantziara, berri agentziek auzitegiko iturriak aipatuta zabaldu dutenez. Atorrasagastik ezin du helegiterik jarri erabaki horren kontra. Frantziak ere eskatua zuen haren estradizioa, ustez "delitu historikoetan" zerikusia izan zezakeelakoan.
Iazko uztailaren 13an atxilotu zuten Atorrasagasti, Edinburgon. Eskoziako Poliziak jakinarazi zuenez, "Espainian eta Frantzian eginiko delitu historikoengatik" hura estraditatzeko eskatu zuten bi estatuek. ETArentzat pertsonak eta hainbat material garraiatzea egozten diote.