Atxiloketak

Beñat Barrondo espetxean sartzeko agindu du Andreu epaileak, erakunde armatuko kide izatea leporatuta

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Andreu epaileak Beñat Barrondo espetxean sartzeko agindu, erakunde armatuko kide izatea leporatuta. Barrondo astelehenean atxilotu zuen Guardia Zibilak Laudion (Araba), pasa den igandean atxilotutako Irkus Badillo eta Gorka Vidal ETAko ustezko kideekin zerikusia zuelakoan. Halaber, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek Ibai Aiensa, Iker Isiegas eta Sergio Medina baldintzarik gabe kartzelan sartzeko agindu du.

2004ko martxoaren 5a
17:22
Entzun
Auzitegiko iturrien arabera, Barrondok, Badillo eta Vidalekin batera, Cuencan (Espainia) atzeman zuten furgoneta-bonba prestatu zuen, eta beste hainbat ekintzen prestatze lanetan aritzea ere leporatzen diote.

Iruñerrian atxilotutako hirurak kartzelara

Halaber, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek Ibai Aiensa, Iker Isiegas eta Sergio Medina baldintzarik gabe kartzelan sartzeko agindu du. Garzonek 1999. urtean Iruñeko banketxe batean lehergailu bat jartzeko saiakera leporatzen die hiruei, nahiz eta lehergailu hori espetxeratuen autoan zartatu. Halaber, Andoni Aspiazu bilatu eta atxilotzeko agindu du Garzonek.

Epaitegietako iturrien arabera, Garzonek erakunde armatuko kide izatea eta lehergailuak edukitzea egozten die hiru espetxeratuei. Iturri horien arabera, hiruek Garzonek leporatzen dizkien karguak ukatu dituzte epailearen aurrean, baina poliziaren egoitzan ekintza horretan parte hartu zutela diote iturri horiek. Hala, epaitegiak dioenez, Isiegasek lehergailua eman zion Aiensari, eta Medinak eraman zuen autoan Aiensa. Halaber, Andoni Aspiazu gaztea bilatu eta atxilotzeko agindua eman du Garzonek, haren ustez, Aspiazuk ezkututa zuen Aiensa, azke hura zaurituta zegoelarik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.