BECen egingo du EH Bilduk kanpainako ekitaldi nagusia, urriaren 13an

"Europan estatu libre bat" izatea aldarrikatuko du koalizioak, Laura Mintegi lehendakarigaiaren hitzetan. [Youtube]http://youtu.be/016oAzcIeHA[/Youtube]

2012ko urriaren 1a
12:10
Entzun

EH Bilduk atzo aurkeztu zuen hauteskunde kanpainan egingo duen ekitaldi nagusia. BEC Bilbao Exhibition Centren egingo dute, Barakaldon, urriaren 13an. InBECendentzia deitu diote ekitaldiari. Laura Mintegi koalizioko hautagaiak dei egin zien "ezkerreko subiranista guztiei, Europan estatu libre bat" aldarrikatzeko. "Egun horretan, Madrilek eta Parisek entzungo dute zein den herri honen eskaria, eta adi egotea gomendatzen diegu", adierazi zuen Mintegik.

Euskal estatua ezkerretik eraikitzeko asmoa azaldu zuen Mintegik, "denon parte hartzearekin, eta denontzat". Horren harira, esan zuen koalizioak ez duela independentzia nahi "irteerarik eskaintzen ez duten politika neoliberal berdinak" ezartzeko.

Mintegik uste du krisi ekonomikoak agerian utzi duela lurralde, erakunde eta eredu ekonomikoaren porrota, eta, ildo horretan, subiranotasun ekonomikoa defendatu zuen, "justizia soziala" bermatzeko. "Euskal Herriaren garaia iritsi da", ziurtatu zuen, eta garai horrek "arriskuak" izango dituela baina "aukeraz beterik" egongo dela gaineratu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.