Iraken okupazioa

Bederatzi ekintzaile xiita hil dira okupazio indarren aurkako borroketan

Bagdadeko Sadr City auzoan, borrokak izan dira gaur AEBetako eta Irakeko soldaduen eta ekintzaile talde xiita baten artean. Gutxienez, bederatzi ekintzaile hil direla jakinarazi du Barne Ministerioko iturriek. Antza Moktada al Sadr buruzagi xiitaren jarraitzaileak dira hildakoak. Iturri horien arabera Sadr City auzotik pasatzen ari zenean eraso egin diote patruila estatubatuar bati eta orduan hasi dira liskarrak.

2006ko uztailaren 7a
15:37
Entzun
Soldadu estatubatuarrek helikopteroan laguntza izan dute eta bederatzi ekintzaile hil eta beste 39 zauritu dituzte.

2003.urtean tropa atzerritarrak Iraken sartu zirenetik okupazio indarren aurka argi eta garbi borroka egiten dute ekintzaile xiitek. Izan ere, gainerako ekintzaile gehienak sunitak dira.

Egun gogorra izan zen atzokoa ere Irakeko herritarrentzat. Orotara, gutxienez 16 pertsona hil eta 50 inguru zauritu ziren. Horretaz gain, segurtasun indarrek 35 gorpu aurkitu zituzten Bagdaden, hiriburuan. Guztiak tiroz hilak, eta tortura arrastoekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.