INDARKERIA MATXISTA

Bederatzi gizonezko atxilotu dituzte aste honetan Nafarroan, indarkeria matxistarekin lotuta

Emakumeen kontrako erasoak egotzi dizkiete atxilotuetako lauri. Beste biri, adingabeei sexu abusuak egitea. Gainontzekoak urruntze neurrien urratze, familia barruko tratu txar eta mehatxu kasu banagatik atxilotu dituzte.

Astelehen Lilak ekinaldiaren elkarretaratzea indarkeria matxistaren kontra, Iruñean, urtarrilaren 8an. IñIGO URIZ, ARGAZKI PRESS
2018ko urtarrilaren 26a
13:43
Entzun

Burlatan, 24 urteko gizonezkoa atxilotu du Foru Poliziak, eztabaida batean emakumezko bat jotzeagatik. Arrazoi berarengatik atxilotu dute Iruñean 25 urteko gizonezko bat. Tafallan, 49 urteko bizilaguna atxilotu dute haren emaztea eta senide bat kolpatu zituela aitortu ondoren. Corellan, berriz, 31 urteko gizonezkoa atxilotu zuen poliziak familia barruko tratu txarrengatik. Tuteran, 37 urteko gizonezkoa atxilotu dute, haren bikote ohiarenganako urruntze agindua urratu duela eta. Tuterako komisaldegira eraman dute 42 urteko gizonezko bat tratu txarrengatik. 44 urteko bizilagun bat ere atxilotu dute Altsasun, haren emaztea eta senideak mehatxatu dituelakoan.

Horrez gain, adin txikikoei sexu abusuak egitea leporatuta bi gozonezko atxilotu dituzte, Cintruenigon eta Berriobeitin. Cintruenigon atxilotu dutena, 27 urteko bizilaguna da, eta 15 urteko neska batekin harremanak izatea leporatzen diote. Aldiz, Berriobetin 16 urteko gaztea atxilotu dute 17 urteko neska bati sexu erasoa egiteagatik eta adin bereko beste neska bat jazartzeagatik.

Foru Poliziak adierazi du urtea hasi denetik 31 gizonezko atxilotu dituela indarkeria matxistarekin lotuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.