Genero indarkeria

Bederatzi hilabeteko espetxe zigorra emaztea jotzeagatik

Zigorra jaso duen gizonezkoak bere emazteari iletik tira egin ziola eta begian ukabilkada bat jo ziola ebatzi du epaileak.

2015eko irailaren 29a
12:10
Entzun

Iragan abuztuaren 24ean emazteari iletik tira egin eta begian ukabilkada jo ziola ebatzita, epaileak bederatzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio gizonezko bati. Donostian izan zen erasoa.

Epaiaren arabera, harramenak iraun zuen bitartean ohikoa zen gizonezkoak emaztea iraintzea.

Bestalde, gizonezko bat atxilotu dute Getxon, Bizkaian, bikotekideari eraso egitea egotzita. Erasoa larunbat gauean gertatu zen, udalak jakinarazi duenez. Gizonezkoak kalean egin zion eraso bikotekideari, eta bertara joan ziren Ertzaintza eta Udaltzaingoa. Atxilo hartu zuten gizona, genero indarkeria delitu bat egitea egotzita.

Udalak gaitzetsi egin du erasoa, eta tratu txar psikiko nahiz fisikoen biktima direnei dei egin die udalaren gizarte zerbitzuetara edo Poliziarenera joatera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.