INDARKERIA MATXISTA

Bederatzi hileko zigorra ezarri diote gizon bati, bikotekide ohiari eraso egiteagatik

Lasarte-Orian gertatu zen erasoa, urtarrilean.

2016ko irailaren 20a
13:18
Entzun

Bederatzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote gizonezko bati Lasarte-Orian (Gipuzkoa), emakume bat paretaren kontra bultzatu eta, kolpearen eraginez, hark konortea galtzeagatik. Konortea berreskuratzean, berriro jo zuen gizonak.

Urtarrilaren 23an izan zen erasoa. Epaian zehazten denez, etxean zeuden gizon-emakumeak, bi seme-alabekin. Gizonak autoko giltzak emateko eskatu zion andreari, eta, hark uko egin ostean, etxetik joan zen gizona. Geroago itzuli zen, "oihuka, zarata eginez eta kolpeak emanez". Orduan, emakumea besoetatik eta iletik heldu, eta paretaren aurka jo zuen.

Konortea galdu zuen emakumeak, baina berreskuratzean, gizonak ukabilkada bat eman zion ahoan. Zauri ugari eragin zizkion. Epaileek ebatzi dute tratu txar delitu baten egilea dela gizona, eta, bederazi hilabeteko zigorraz gain, hiru urtez biktimarengandik urruntzeko agindu diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.