Istripu ikusgarri bat gertatu da A-15 autobidean, kamioi batek gurpil bat galdu ondotik bederatzi ibilgailuk talka egin dutelako Orkoien eta Berriozar artean. Hala ere, inor ez da zauritu.
Bart gertatu da ezbeharra, 94. kilometroan, Gipuzkoako noranzkoan. Kamioi gidaria ez da ohartu gurpila galdu duela eta aurrera jarraitu du. Foruzainek Zuastiko atseden lekuan aurkitu dute gidaria. Gurpila jo dute hainbat ibilgailuk, eta orduan gertatu dira elkarren arteko talkak.
gizartea
Bederatzi ibilgailuk talka egin dute A-15ean, baina inor ez da zauritu
Kamioi batek gurpil bat galdu ostean gertatu da ezbeharra, Orkoien eta Berriozar artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu