Bederatzi lagun atxilo, droga trafikoa leporatuta

2012ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
IRUÑEA. Foruzaingoak bederatzi lagun atxilotu zituen atzo, Iruñean, droga trafikoan aritzea egotzita. Poliziak jakinarazi du bi kilo kokaina, 400 gramo speed eta 350 gramo marihuana atzeman zituela; baita hiru ibilgailu eta 19.000 euro ere. Foruzaingoak ikerketa bat jarri zuen martxan irailean, eta atzo eman zuen amaitutzat. 19 eta 63 urte bitartekoak dira atxilotuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.