Maria Kutzek azaldu duenez, bart gauean izan zuten legionela kasuen berri. Gaur goizean, Osasun Institutu Publikoko teknikoak Iruñeko bigarren zabalguneko bederatzi eraikinetako hogeita hamar hozketa dorre aztertu dituzte eta gainera, besteak beste, Nafarroako Blanca plazako, Merindadeen plazako eta Rodezno kondearen plazako iturriak itxi dituzte. Hozketa dorre batzuk, "zuhurtasunez" itxiko dituztela ere azaldu du Kutzek.
Hamahiru kaltetuetatik bost Nafarroako Ospitalean daude, bi Bideko Ama Birginaren erietxean eta beste bi Iruñeko Klinika Unibertsitarioan. Gainerako lauek senda agiriak jaso dituzte dagoeneko.
Osasuna
Bederatzi lagun ospitaleratu dituzte Iruñean legionelak kutsatuta
Legionelak eragindako pneumoniak hamahiru lagun kutsatu dira Iruñean. Horietatik bederatzi ospitaleratu egin dituzte. Kaltetu gehinek, Iruñeko bigarren zabalgunean egiten dute lan edo gune horrekin harremana dute. Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilari Maria Kutzek azaldu duenez, "kaltetu guztiak onera egiten ari dira".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu