ekialde hurbila

Bederatzi palestinar hil ditu Israelek Gazan

Israelgo Armadak bederatzi palestinar hil ditu gaur Gazan. Hil diren guztiak Gaza ipar-mendebaldean dagoen Beit Janun herrikoak dira. Beste 20 palestinar eta soldadu israeldar bat, berriz, zaurituak izan dira enfrentamendu horietan. Indarkeriaren areagotzea Madrilgo Laukotea (AEB, Errusia, Europako Batasuna eta Nazio Batuak) bake prozesua indartzeko saioa egiten ari den aro berean gertatu da.

2004ko uztailaren 8a
13:01
Entzun
Gazako eremuan Israelgo Armadak bederatzi palestinar hil ditu. Horrez gain, beste 20palestinar zauritu ditu. Israelgo soldadu bat borroketan zauritu dute. Indarkeria giroaren areagotzeaMadrilgo Laukoteak bake prozesua indartzeko abiatu duen dinamikarekin bat etorri da.

Israelek hil dituen bederatzi palestinarrak herri berekoak dira; Gaza ipar-mendebaldean dagoen Beit Janun herrikoak. Herri horren kontrako erasoan, Israelgo Armadak, beste 20 pertsona zauritu ditu. Borrokaldietan israeleko soldau bat zauritu du palestinako miliziak.

Iturri palestinarrek jakinarazi dutenez, 35 urteko emakume bat hil du Israelgo Armadak, emakumea zauritu bat laguntzen ari zenean. Beste bost hildako milizien partaideak ziren, bat Hamasekoa da eta beste lauak Al Fatah taldekoak dira. Horrez gain, Gazako hegoaldean dagoen Jan Iunes herrian 20 etxe suntsitu ditu Israelek.

Israelek "Lehenengo lerroan defentsa" bataiatutako operazioaren hamargarren eguna da gaurkoa. Operazioa, batez ere, Beit Janun herrian zentratu da. Izan ere, orain hamar egun Hamasek kohete bat jaurti zuen handik Sderot herri israeldarraren kontra. Eraso honen ondorioz israeleko gizon bat eta haur bat hil ziren. Egun hartatik aurrera, Beit Januneko 20.000 herritarrak Israelgo Armadak tankez inguratu ditu.

Madrilgo laukotearen bilerak jarraitzen dute

Bien bitartean, Nazio Batuen Erakundeak Jerusalemen duen koartelean "Madrilgo Laukoteak" bilerak egiten jarraitzen du. Bertan Israelek Gazako zonaldetik erretiratzeko plana aurkeztu du. Plan hau "Errepide Mapa" bultzatzeko erabili nahi du "Madrilgo laukoteak". Egiptok paper garrantzitsua beteko du plan honetan, izan ere, berak hartuko baitu Gazako zonaldean ordenua mantentzeko ardura.

Egiptoren paperaren aurka agertu dira palestinarrek dituzten milizia ezberdinak. Milizia horiek ez dira fido Israelek aurkeztutako planarekin; Gazatik ateratzen diren israelgo herritarrak Israelek Zisjordanian okupatu dituen lurraldeetara eramango dituztela uste baitute miliziek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.