KOMUNIKAZIOA

Bederatzi telebista kate itzali dituzte gauerdian Hegoaldean

Nitro, la Sexta3, Xplora, La Siete, La Nueve, AXN eta hiru teledenda kate izan dira itxi dituztenak.

2014ko maiatzaren 5a
12:12
Entzun

Espainiako Auzitegi Gorenaren aginduz itxi behar izan dituzte lurreko telebista digitaleko bederatzi kate, eta hedabide taldeek erabaki dute zein kate itxi: Atresmediak, Nitro, la Sexta3 eta Xplora. Mediasetek, La Siete eta La Nueve. Unidad Editorialek AXN eta teledenda kate bat. Eta Vocento taldeko Net TVk, beste bi teledenda kate.

Iaz baliogabetu zituen Espainiako Gorenak bederatzi telebista kate horien lizentziak. LTDko lizentzia horiek 2010ean banatu zituzten, aurreko legealdian. Auzitegiak "legez kanpokotzat" jo zuen banaketa hori, lehiaketa publikorik gabe egin zelako, eta, beraz, beste telebista kate batzueikalte egin zielako banaketak. Auzitegi Gorenak isunez ohartarazi zien taldeei, gaur gauerdia baino lehen kateak itxi ezean.

Nitron eskaintzen zituzten orain arte Frontón saioko pilota emanaldiak. Katea desagertu arren, jarraitu egingo dute emanaldi horiek. Larunbatetako partidak igande goizean emango dituzte, 11:45ean. Partidak soilik Internet bidez jarraitu ahalko dira zuzenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.