Bilera ostean ez du inolako azalpenik eman Azkarragak. Bai, ordea Mariano Ferrerrek. Hark azaldu duenez, epaiketak auzipetuei sortzen dien kalte ekonomiko eta osasun kaltearen berri eman diote Azkarragari, izan ere, astero-astero joan behar baitute auzipetuek Madrilera.
"Epaimahaia inpartzialtasuna galtzen ari dela ikusita", ikuskatzaileak bidaltzeko ere eskatu diote Jaurlaritzari. Begirale objektiboak egoteari garrantzia ematen diote auzipetuek eta baita defentsak ere, horrela ematen diren "eskubide urraketez" ohartarazteko.
Azaldu dutenez, Azkarraga eskariak aztertu, eta erantzun "azkar bat" ematekotan geratu da.
18/98 auzia
Begiraleak bidaltzeko eskatu diote auzipetuek Jaurlaritzari
18/98ko auzipetuak Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburu Joseba Azkarragarekin bildu dira gaur, eta Madrilgo Casa del Campon Espainiako Auzitegi Nazionalak prestatutako egoitzan 56 lagunen aurka egiten ari diren epaiketara ikuskatzaileak bidaltzeko eskatu diote. 18/98ko auzipetu Teresa Toda, defentsaren abokatu Jose Mari Elosua eta 18/98+ plataformako kide Mariano Ferrer bildu dira Azkarragarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu