Begoña Garteizaurrekoa Azua EGIko kidea aukeratu dute Europako Gazte Demokraten (YDE) presidente berri modura. Europako Gazte Demokratek eta Europako Gazte Liberalek (LYMEC) asteon Bruselan egin duten udako ikastaroan egin dute izendapena.
Azken lau urteotan YDEko presidenteordea izan da Garteizaurrekoa, eta hark karguan utzitako lekua beteko du aurrerantzean Asier Areitio Ibarluzea EGIko kideak. Biok “oso garrantzitsu” jotzen dute EGI erakunde demokrataren zuzendaritzan egotea. “Euzko Gaztedi YDE alderdiaren fundatzailea den arren, orain arte ez gara sekula ere presidentetzan egon. Europan EAJren gazte ordezkari garen aldetik, izendapen hau oso garrantzitsua da EGIrentzat, alderdiak eta bere planteamenduak Europako Batasunean eta Parlamentuan ikusgarriago egiten lagunduko digulako. Era berean, abiapuntu bikaina ere bada harreman hobeak sortu ahal izateko eta orain artekoak hobetzeko eta Europako beste alderdi eta ordezkariekiko sinergiak indartzeko, bereziki datorren maiatzean egingo ditugun Europako hauteskundeei begira”,
Izendapenok EAJren "bokazio europazalea" indartuko dutela adierazi dute EGIko ordezkariek.