Behargin bat hil da Bachicaboko etxalde batean, lasto fardelak gainean erorita

Erredakzioa
Gasteiz
2010eko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Langile bat hil zen atzo arratsaldean Bachicaboko nekazaritza ustiakuntza batean (Gobiaran, Araba), gainera eroritako lasto fardelek harrapatuta. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi zuen istripua 17:20an gertatu zela, baina ez zuen azalpen gehiagorik eman.

LAB sindikatuak egindako zenbaketaren arabera, 65 lagun hil dira aurten Euskal Herrian lanean ari zirela. Atzokoa ez da lasto fardelak harrapatuta 2010. urtean zendutako lehen langilea. Joan den uztailean, A.R.T. izeneko langilea hil zen Muniaingo etxalde batean (Aberin, Nafarroa), lastoa mugitzen ari zela. Biktimak 27 urte zituen, eta Azazetakoa zen (Araba). Istripu horretan bertan beste behargin batek zauri larriak jaso zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.