Ertzaintzak jakinarazi duenez, lan istripua 12:40 inguruan gertatu da Igorreko industrialde batean. Burdin xafla bat erori zaio gainean langileari eta kolpearen ondorioz momentuan bertan hil da.
Joan den astean, hiru langile hil ziren beharrean ari zirela. Horietako bi, asteazkenean, N-1 errepideko lanetan ari zirela auto batek harrapatuta eta hirugarrena, berriz, bihotzekoak jota hil zen asteartean. Asteazkenean,
LAB sindikatuak emandako datuaren arabera, dagoeneko 106 behargin hil dira aurten, Euskal Herrian, lanean ari zirela.
Lan istripua
Behargin bat hil da Igorren burdin xafla bat burura erorita
Mekanizatu lantegi batean beharrean ari zela burdin xafla bat erori zaio gainera langile bati. Igorreko (Bizkaia) industrialde batean gertatu da ezbeharra eta langilea kolpearen ondorioz hil da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu