Lan istripua
Behargin bat hil da Iruñea eta Jaca artean eraikitzen ari diren Pirinioetako autobidean
Makina batek azpian harrapatu du 59 urteko langilea. Tuterakoa (Nafarroa) zen eta Rio Valle eraikuntza enpresarentzat egiten zuen lan. Pirinioetako autobidean ari zen lanean, hau da, Iruñea eta Jaka artean eraikitzen ari diren errepidean.
Lan istripua Urrozko bidegurutzean gertatu da arrtsaldeko bostetan. Nafarroako Foru Polizia istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da. Aurten, dagoeneko, bederatzi pertsona hil dira Euskal Herrian hainbat lan istriputan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu