Ekonomia

Behargin bat hil da lan istripuz, 12 egun koman egin eta gero

53 urte zituen, eta Bilboko portuan lan egiten zuen garabi bat gidatzen. Urtarrilaren 24an izan zuen ezbeharra ontzi bateko sotoan lanean ari zela. 24 urteko lanuztea egiten ari ari dira Bilboko portuan UGTk, ELAk eta LABek antolatuta.

2007ko otsailaren 5a
15:54
Entzun
Urtarrilaren 24tik koman egon ondoren, Bilboko portuan garabiarekin lanean ari zela istripua izan zuen 53 urteko langile bat hil da. Esandako egunean, ontzi bateko sotoan ari zen lanean, garabiaren pieza bat gainera etorri zitzaionean.

Lan istripu hori, eta, oro har, segurtasun baldintzak "eskasak" salatzeko 24 orduko lanuztea egiten ari dira Bilboko portuan eta Berge enpresan, UGT, ELA eta LABek sindikatuek deituta. Elkarretaratzea ere egin dute eguerdian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.